Edukira joan

Mariano Arrate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariano Arrate

Bizitza
JaiotzaDonostia1892ko abuztuaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1963ko abenduaren 24a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad1911 / 1924
Espainiako futbol selekzio nazionala1920 / 192361
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Mariano Arrate Esnaola (Donostia, 1892ko abuztuaren 12a - Donostia, 1963ko abenduaren 24a), futbolari gipuzkoarra izan zen. Gurasoak bainuzainak ziren, eta Marianok Donostiako portuan lan egin zuen, zamaketari moduan eta garabia gidatzen. Profesionalki hori izan zen bere ordaindutako lana, eta ez futbola.

Real Sociedadeko kapitaina eta jokalaririk garrantzitsuenetarikoa izan zen 1910eko hamarkadan eta 1920koan. 65 partidatan aritu zen, defentsa lanetan, 11 gol sartuz bestela.

Atotxako futbol zelaiaren inaugurazioan jokatu zuen 1913ko urriaren 5ean, Bilboko Athletic Cluben aurka.

Espainiako selekzioarekin 6 aldiz jokatu zuen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Sociedad klubean aritu zen 13 urtez, 1911tik 1924ra. Adineko 19 urterekin hasi zen taldean, bi urte lehenago sortutakoa. Aurreko bi denboraldietan, "Athletic de San Sebastián" taldean jokatu zuen, eta debuta Lutxanan egin zuen 1908an, Barakaldon.

Atzelari moduan, indarra zen haren ezagugarri nagusia. 32 urtez erretiroa hartu zuen. 1913an iritsi zen taldearekin Espainiako Kopara, FC Barcelonak irabazi zuena hirugarren partidan, aurreko bietan berdinduta gelditu ostean. Bestela, Atotxako futbol zelaia inauguratzeko partidan ere jokatu zuen, urte hartako urriaren 5ean Athletic Cluben aurka (3-3).

Errealarekin, Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen birritan, 1919 eta 1923an. XX. mendearen hasierako atzelari hoberenetarikoa izan zen espainiar ligan, eta historiako lehenengo izar handia izan zen Errealean, Agustin Eizagirre atezainarekin batera. Berarekin batera, bi anai jokatu zuten taldean, Amador eta Miguel Arratek.

Klubeko urre eta intsignia jaso zuen.

Espainiar selekzioarekin egin zuen debutak bat egin zuen, kapitain lanetan, Espainiako selekzioaren historiako lehenengo partidarekin, 1920an Danimarkaren aurka (1-0, espainiarren alde). Olinpiar Jokoen barruan izan zen partida, Belgikan. Txapelketa hartan 4 partidatan aritu zen Arrate. Zilarrezko domina lortu zuten.

1922an, bestela, Euskal futbol selekzioarekin bira bat egin zuen Hego Amerikan.

Mariano Arratek omenaldia jaso zuen Atotxan 1924an, Gipuzkoa eta Bizkaiko selekzioen arteko partidan. Hortik gutxira Madrilen ere omendu zuten. Ia 40 urte pasa eta gero, beste omenaldi bat egin zioten Atotxako zelaian.

Agurra dela-eta, hainbat artikulu idatzi zituzten garai hartako prentsan, jokalaria goraipatuz. Horien guztien artean, hemen daude Jose Ganboak egindako bertsoak (1924/01/20):

«
Mutil malatsa Ful-Boll jokuan
egokiz atera bada,
munduko plazik ospetsuetan
goren jasua bera da,
otsen galantaz eraman dute
Europa, Amerikada
bastar danetan loriatuba,
non urte garaiz, Enada.

Iru-Chuloko aizkide opaz
gazte, gaztetan zan asi,
Erbestearren joku berriyan
bai orrek azkar ikasi,
ezur krakaraz apurtzen anche
etsi biarrez itsasi,
burniya baño gogorragua,
ostiko oñasak jasi.

Argatik pozez etorri zaizka
Españiyako onenak
lagundutzera izan oi dezan
indarra bere OMENAK,
Atochan ai zer efertasuna,
inguru eta barrenak.
¿zeñek ez ditu ikusi naiko
ain jokalari goyenak?

Nekatu bidez azken-agurra
eginda zuaz echera,
zori onakiñ sariz estali,
nabarmen Maisu etera,
Donostiyaren izen aundiya
jaso ornitsu aurrera,
Españiya ta Euskal Erriyan,
Ospetsu gelditu zera.
»


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]